Bloko RETO en Euskera


MUNDUA ALDATUKO BAGENU DANBORRA JOKA?
BLOKO DEL VALLE PERKUSIO TALDEA, MUSIKA ETA ERRITMOA BAINO
ZERTXOBAIT GEHIAGO DA… MUNDUA ALDATZEKO ERA BAT DA… HEMENTXE DAUKAZUE
BLOKO ERRONKA BERRIA, “MUGARIK GABE!” IZENEKOA.
“Mugarik gabe” Bloko-erronka berria aurkezten dizuegu: Gaur ditugun 120 musika tresnez gain, beste 100 berri lortu nahi ditugu. Honek, giza-perkusioa jende gehiagorengana hurbiltzea ahalbidetuko luke eta, gainera, Europako Giza-Perkusio Talderik Handiena bihurtuko ginateke.
Sasoi batean ametsa izan zena, benetako espazio eta ekintzak bilakatu dira, balore eta giza-harremanen garapenerako tresna lagungarriak direnak, parte hartzea bultzatzeko eta proposamen eta kezkak adierazteko bidea sortuz; elkarte eta gizabanakoenganako konfidantza eta auto-estima lantzeko gunea, pertsonak eta errealitate eta testuinguru berrien sortzaileak izan gaitezkeen lekua. Gero eta gehiago gara! Ahalik eta pertsona gehiagorengana heltzeak honako hau suposatzen du: musika hurbiltzeko aukera izatea; giza, talde eta pertsona eraldatzeko tresna izatea.
“Danborra ez da bakarrik danborra, eta danborra eramatea ez da soilik danborra eramatea.”
Euro bat edo gehiagoko diru-ekarpena danbor bihurtuta eta “Bloko-indarra” sentituz danborren hotsak entzuten diren bakoitzean. Bultzada handia izango da giza-perkusioa pertsona gehiagorengana hel dadin! Tenerifera zuzenean eta baita Kenian eta Cabo Verden dagoneko martxan dauden perkusio eskoletara ere. Gainera, datorren urtean giza-perkusioa Jodhpur (India) eta San José-n (Costa Rica) gutxietsita dauden taldeetara hurbiltzeko erronka izango dugu. Jakin badakigu, gutxirekin asko egin daitekeela. Parte hartzeko gogorik?
KLIKATU EZAZU LOTURA eta izan zaitez “Mugarik Gabe” Bloko-erronkaren partaide!
Epea: 2017-ko abuztuaren 22tik irailaren 24ra arte


 
A %d blogueros les gusta esto: